extremoduro (so payaso)
Extremoduro 1987an Plasencian (Extremadura, Espainia) sortutako rock musika taldea da, Robe, Roberto Iniestaren eskutik. Drogen erabilpena dela medio, gainerako jatorrizko osakideek taldea utzita eta Euskal Herrira joanda, Robe Platero y Tú taldeko Iñaki Anton gitarrajolearekin bildu zen. Beste talde batzuek Extremoduroren ildoari ekin diote, Mareak edo Poncho K-k besteak beste.
Taldeak arrakasta lortu du hedadura handiko kominukabideetan agertu ez arren. Diskorik ospetsuena 1996ko Agíla dute. So payaso kantari esker, musika-bideorik onenaren saria jaso zuten Espainiako Musika Sarien banaketan. Extremoduroren letrek eskuratu dute entzute handiena. Haietan, etsipena, drogen erabilpena, sistemari aurre egitea, sexua eta amodioa dira hizpide nagusiak. Hori dela eta, zenbait kontzertu zentsuratuta izan dute.
Hainbat diska grabatu dituzte:
